www.diseinu.net sarrerara itzuli

[diseinu zerbitzua]

[servicio de diseño]

 
aurkezpena   TeoWin®  zerbitzuak* kontaktu@  
             
teoria
helburuak
berriak
linkak
deskargak
feriak

         helburuak

 

 

 

 

 

 

 

Ze abantaila eskeintzen ditu diseinu zerbitzuak mikroenpresentzat:

 ¿Diseinua enpresa haundien eta luxuzko merkatuen kontua al da bakarrik?

Diseinuaren inportantzia bi puntu ezberdinetatik ikus genezake: 

   Bere konexio historikoa 

    Gaur egun ere gure hiri eta herrietako museoak eta zentru historikoak bisitatzean, zeharo txundituta geratu ohi gara arkitektura mailako elementu ezberdinek mantentzen dituzten estilo eta proportzioekin. Garai hartan, gaur egun duguna baino estilo eta gustu birfinduagoa zutela pentsatu ohi dugu. Gainera, elementu hauen edade eta patinaren ondorioz berauen balioa nabarmen igotzen da, aintzinako gauza bihurtuz.

      Baina objetu hauen gehiengoa inguruko artisauek egina dela ohartzen bagara, pentsa genezakena da diseinuak mikroenpresetan duen eragina zuzena eta haundia dela elementu hauen kalitate eta onarpenean.

 

 

 

 

   Diseinuak merkatu garatuetan duen erlazioa

     Gaur egungo merkatuan, ez da produktuek duten perfekzio teknikoa garrantzitsuena, eta konpetentziako produktu gehienen maila antzerakoa da, beraz, diseinua da merkatuan produktu hauek eta berauen enpresak ezberdintzeko gai den ezaugarria.

      Zeharo estandarizatua dagoen merkatuan, diseinua, produkzio industrialeko kalitatea eta segurtasuna gero eta gehiago ezaugarritzen duen instrumentua da. Diseinua lantzen duten markek, merkartuan kontsumitzaile guztien barruraino sartu diren imaginak garatu dituzte. Horrela, eguneroko produktu zentzugabekoenak ere diseinuko estrategiez baliaturik banatu ohi dira.

 

   Eta guzti honek, ¿zer zerikusi du aroztegi txikiekin

    Arotzak bere zerbitzuak, zonaldeko partikularrei ezkeintzen dizkie. Zerbitzu hauek bezeroen behar berezietara egokituta daude.

    Bestalde gaur egungo merkatuak estruktura bat du, non,  marketing-eko estrategia eta marken posizionamenduak produktua karakterizatzen duten, horrela, konsumitzailea kontu haundiz diseinaturiko produktuen aurrean aurkitzen delarik.

Diseinua, enpresak eta produktuak ezberdintzera iritsi den oso instrumentu garrantzitsu izatera iritsi da, beraz, honekin batera, bada garaia enpresa eta merkatu haundiagoetan hain fruitu ona eman duen herraminta geureganatzeko enpresa txikietan ere.